top of page

UMERRI
Umerri, 3 eta 12 urte bitarteko umeak bidelagunen zaintza eta ardurapean geratzeko prestatutako espazio bat da, umeen bizi-prozesuak errespetuz akonpainatzeko prestatutako espazioa.
GURE IBILBIDEA
Umerri 2011. urtean Garain jaio zen familia batzuen eskutik. Umeei ingurune lasai eta seguru bat eskaintzeko, naturarekin kontaktuan, eta zigorrik, saririk eta epairik gabe, ikaskuntza prozesu naturalak ahalbidetzeko asmoarekin sortu zen.Proiektua hazten eta sendotzen joan ahala, espazio berri bat aurkitzeko beharrarekin, Berrizen jarraitu zen proiektua garatzen.2017.urteko Irailean Umerri Kooperatiba Elkartea sortu zen; familiak eta bidelagunak osatutako Kooperatiba Integrala bihurtuz.

bottom of page